Aske geratu dira Iñaki Marin eta Joseba Vizan euskal presoak

2017ko uztailaren 2a
12:01
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bederatzi urte egin ditu Iñaki Marinek espetxean. A Lamako kartzelan egin ditu azken hilabetean, Pontevedran (Galizia). 2008ko urrian atxilotu zuten Marin, Iker Aristu, Mikel Marin eta Diego Octaviorekin batera. 2010ean zigortu zuten, kale borroka egotzita. 

Joseba Vizan, berriz, Brasilen zegoen preso. Apirilean atxilotu zuten Basauriko iheslaria, asilo eskaria ukatu eta Espainiak haren aurkako estradizio agindua zabaldu ostean. Ordea, goizaldean aske utzi dute, estradiziorako tramiteak argitu bitartean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA