Asteazkenean atxilotutako bost lagunetatik lau kartzelara bidali ditu Andreu epaileak

2004ko urriaren 2a
20:17
Entzun
Amaia Ibarra, Josu Alvarez, Oscar Elezeaga eta Francisco Javier Ganuza baldintza gabe kartzeleratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk. Antonio Goiti Aranguren aske utzi zuten atzo goizean, hamabostean behin epaitegira joateko baldintzarekin. ETAko zenbaiti ezkutatzen eta alde egiten laguntzea leporatu die epaileak. Espetxeratuek ukatu egin zuten horrelakorik egin zutenik.

Gaueko bederatzietan hasi eta goizaldeko lauretan amaitu dute deklarazioa ematea epaileak kartzelara bidali dituen laurek. Ibarrak, Alvarezek, Elezagak eta Ganuzak esan dutenez, ez dute ETArentzat "mugalari" lanik egin, epaileak leporatu bezala.

Espainiako informazio agentziek esan dutenez, 2.000 urten hasi zen ikerketa baten ondorioz atxilotu zituzten asteazkenean bost lagun horiek. Orduan, Basaurin autobus bat erre zutelakoak kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Justiziak lau laguni. Lau haiek ihes egin zuten polizia beraien bila joan aurretik. Espainiako poliziak egindako ikerketa horien arabera, bart kartzelara bidali zituzten lau lagunek lagundu zieten aurreko laurei alde egiten.

Josu Alvarezen izena Ibon Fernandez Iradiren balizko zerrenda hartan ere bazegoela zabaldu dute Espainiako informazio agentziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.