Atxiloketak salatzeko mobilizazio eguna deitu du LABek

2007ko urriaren 5a
15:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Errepresiorik ez, Euskal Herriak hitza eta erabakia lelopean, LAB sindikatuak mobilizazio eguna egingo du urriaren 11n. Langileei nahiz eragile politiko, sindikal eta sozialei Batasuneko kideen atxiloketen aurka protesta egiteko eskatu die sindikatuak.

Rafa Diez idazkari nagusiak operazioa "euskal independentismoaren kriminalizazio eta jazarpenarekin" lotu ditu. "Atxiloketa hauek ezker abertzalearen aurkako atxiloketak dira, begibistakoa da. Baina, horrez gain, konponbide politikoa eta Euskal Herriaren aitorpen nazionala eta bere borondate demokratikoaren errespetua exigitzen duten sektore guztien kontrako eraso zuzena ere bada", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.