Jose Mari Sors , 52 urte. Zabaltzen-eko enpresa kudeatzailea. Aurretik, Euskal Kulturgintzako kudeatzailea (1996-1998). Kontseiluko zuzendaritzako kidea eta EKT Euskarazko Komunikazio Taldea 'Berria' parte den enpresako Administrazio Kontseiluko kide ere bada. 30.000 euroko bermea ezarri dio Del Olmo epaileak.
Mikel Sorozabal , 37 urte. EKT Euskarazko Komunikazio Taldea SAko langilea. 2000tik 2003ko otsaila arate 'Egunkaria'-ko gerentea izan zen. 30.000 euroko bermea ezarri dio Del Olmo epaileak.
Joanmari Larrarte , 36 urte. EKT Euskarazko Komunikazio Taldea SAko Administrazio Kontseiluko idazkaria. Aurretik Marrtin ugalde Kultur Parkeko kudeatzaile izana da (1999-2002). Kontseiluko zuzendaritzako kidea da. 12.000 euroko bermea ezarri dio Del Olmo epaileak.
Mikel Azkune , 35 urte. Iragarri enpresako komertziala da. Aurrez, ardatz enpresako komertziala izan zen. 12.000 euroko bermea ezarri dio Del Olmo epaileak.
Xabier Legarra , 40 urte. 1988tik gaurdaino Zabaltzen-eko kontabilitate arduraduna. 12.000 euroko bermea ezarri dio Del Olmo epaileak.
Mikel Arrizabalaga , 46 urte. Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko kudeatzailea 1997tik gaurdaino, eta Buruntzapeko kudeatzailea. Bermerik gabe,behin-behineko askatasunean geratu da.
Amando Hernandez , 43 urte. 1982tik gaurdaino tolosako Udal Euskaltegiko irakalsea. Tolosaldeko Komunikabideak enpresakokidea. Bermerik gabe,behin-behineko askatasunean geratu da.
Angel Ramon Diez , 53 urte. Graficas Lizarrako administratzaile nagusia da 2001. urteaz geroztik. Bermerik gabe,behin-behineko askatasunean geratu da.
Enekoitz Etxeberria . Egunkaria SAko ordezkari legala, atxilotuetako batzuen abokatua. Bermerik gabe,behin-behineko askatasunean geratu da.
Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa
Atxilotuen zerrenda eta egoera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu