Atxilotuen zerrenda

2008ko irailaren 25a
09:40
Entzun
Xabi Larralde. Batasuneko bozeramailea bere etxean atxilotu zuten, eta Batasunaren egoitzaren miaketak egiteko egoitzan atxiki zuten, egun osoan. Aldi berean, haren neska laguna etxean atxiki zuten, etxea miatzeko bitartean. Iluntzean atxiloturik jarraitzen zuen hark ere.

Jean-Claude Agerre. Batasuneko bozeramailea Jutsin atxilotu zuten, haren neska-lagunak haurra ukan behar zuen egunean.

Jean-François Lefort. Lekuinen atxilotu zuten.

Antton Etxeberri. Batasuneko kidea Bunuzen atxilotu zuten. Haren etxea miatu ondoren, Pauera eraman zuten. Haren neska-laguna miaketa denboran atxikirik eduki zuten.

Giuliano Cavaterra. Batasuneko nazioarteko harremanetako kidea Baionan atxilotu zuten, eta Baionako polizia-etxera eraman.

Aurore Martin. Anhauzen atxilotu zuten.

Haritza Galarraga. Senperen atxilotu zuten.

Frederic Karrikart. Baionan atxilotu zuten, eta haren etxea eta autoa miatu ondoan, Baionako polizia-etxera eraman.

Patricia Martinon. Aiherran atxilotu zuten. Hazparneko jendarmeriara eraman zuten, baina geroago, ilunabarrean, Hazparneko borda bat miatzera eraman zuten.

Eñaut Elosegi. Martinonen mutil-laguna ere atxilotu zuten eta Baionako polizia-etxera eraman.

Maider Duhalde. Lekuinen atxilotu zuten, eta Hazparneko jendarmeriara eraman.

Jon Irazola. Batasuneko prentsa arduradun ohia Lekornen atxilotu zuten.

Jokin Etxebarria. Batasuneko prentsa arduraduna Urruñan atxilotu zuten.

Gwenaëlle Morban. Xabi Larralderen bikotekidea Baionan atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.