Atxilotuetako hamarretik bost espetxean

2009ko urriaren 17a
21:28
Entzun
Batasuna berreraikitzen saiatzen ari zirela argudiatuta Espainiako Poliziak hamar lagun atxilotu zituen asteartean eta horietatik bost -Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta- kartzelaratzeko agindu zuen atzo Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz aske utzi ditu, badaezpadako neurririk ezarri gabe. Mañel Serra, Amaia Esnal eta Txelui Morenori, berriz, hamarna mila euroko bermea ezarri die aske geratu ahal izateko. Dena den, bost eguneko epea eman die bermea ordaintzeko, eta, beraz, espetxera joan gabe, atzo iluntzean askatu zituzten, Auzitegi Nazionaletik bertatik.

Oiz eta Etxeberria ez beste guztiei, "erakunde terroristako kide" izatea leporatu die. Baina, azken egunotan hedabideetan zabaldu denaren kontra, Garzon ez da Batasunaren Mahai Nazionala berrosatzeari buruz mintzatzen 55 orriko autoan. "Polizien jarraipenen arabera, ezker abertzalearen koordinazio batzordea osatzen dute" Otegik, Diezek, Zabaletak, Rodriguezek, Jacintok, Esnalek, Morenok eta Serrak. Hala zehaztu du autoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.