Batasunaren proposamena

Atzoko ekitaldian lege hausterik izan zenetz ikertzeko eskatu du Espainiako Botere Judizialeko presidenteak

2004ko azaroaren 15a
11:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Alderdien Legearen arabera Batasuna legez kanpokoa denez, atzo Donostiako Belodromoan talde politiko horren izenean ekitaldia egitea lege haustea izan daitekeela iradoki du Francisco Jose Hernando Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak. Areago, Espainiako Fiskal Nagusiari eta Parlamentuari eskatu die Batasunaren kontra ekimenak has ditzatela lege hausterik izan zenetz argitzeko.

Batasunak ekitaldia egin ahal izatea kritikatu du Hernandok, eta "ETAren adar politikoa" dela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.