Polizi ikerketen arabera, aurten denera Euskal Herrian zazpi emakume zendu dira inguruko gizonezkoek (bikotekideak, bikotekide ohiak, lagunak, semeak...) hilda. Aurreko kasuak honako hauek izan dira:
Urtarrilaren 15a: Bikotekide ohiak Ofelia Hernandez hil zuen Durangon (Bizkaia), labankadaz. Erasoa seme baten aurrean egin zuen gizonezkoak.
Otsailaren 8a: Lagun batek Berta Beunza 22 urteko iruindarra tiroz hil zuen. Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizaterako kontseilari Jose Ignacio Palaciosek hilketa hura pasio krimena izan zela esan zuen, eta ez genero indarkeria, «aurretik tratu txarrik izan ez zelako».
Ekainaren 25a: Argelis Romero senarrak jipoituta hil zen, Orkoienen (Nafarroa).
Irailaren 4a:Nafarroako Ospitalean Azkoiengo (Nafarroa) M.U.V. hil zen. Irailaren 2an eraman zuten erietxera, auto istripu larri bat izan zuelakoan, baina Guardia Zibilak ikerketa abiatu eta gizon bat atxilotu zuten (J.U.V), heriotza horrekin lotura zuelakoan. Antza bikote harremana izan zuten biek.
Irailaren 8a: Sophie Housseten hilotza aurkitu zuten Miarritzen (Lapurdi). Astebete zeraman hilik. Bikotekideak bere buruaz beste egin aurretik berak hil zuela aitortu zuen gutun batean.
Urriaren 4a: Emakume bat hilik aurkitu zuten Bilboko Miribilla auzoan, semea atxilotu zuten heriotzan zerikusia izatea leporatuta.
Emakumeen kontrako indarkeria
Aurtengo kasuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu