Auziaren kronologia

2007ko urriaren 30a
12:09
Entzun
2006

Apirilak 19. Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena eta Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak hartu zituen Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek Ajuria Enean. ETAk su-etena iragarri ostean alderdi guztiekin batu zen Ibarretxe lehendakaria, eta bilera sail horretan zegoen ezker abertzalekoekin egindako bilera ere.

Uztailak 6. PSE-EEko Patxi Lopez eta Rodolfo Ares ezker abertzaleko Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria eta Olatz Dañobeitiarekin batu ziren Donostiako hotel batean.

Ekainak 9. Ibarretxeren eta ezker abertzaleko kideen kontra Ermuko Foroak jarritako kereila tramiterako onartu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak. Gainera, instrukzioa abiatzea erabaki zuen urriaren 11n.

Azaroak 3. PSE-EEko kideen eta ezker abertzalekoen kontra Ermuko Foroak jarritako kereila tramiterako onartu zuen auzitegiak.

2007

Urtarrilak 8. EAEko Auzitegiak auziarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen, Ibarretxeren defentsak eta Fiskaltzak eskatutakoaren kontra.

Urtarrilak 30. Otegi, Barrena eta Petrikorena auzitegira joan ziren. Uko egin zioten deklaratzeari.

Urtarrilak 31. EAEko Auzitegi Nagusian deklaratu zuen Ibarretxek.

Otsailak 13. Auzia artxibatzeko eskatuz PSE-EEk eta Fiskaltzak jarritako helegiteak baztertu zituen auzitegiak.

Martxoak 13. Ordura arte bide bereizia egin zituzten Ibarretxeren eta ezker abertzalekoen kontrako auzia, batetik, zein PSE-EEren eta ezker abertzaleko kideen kontrako auzia, bestetik, bakar batean batzea erabaki zuen Saiz epaile instruktoreak.

Martxoak 26. Ibarretxeri, Otegiri eta Etxeberriari deklarazioa hartu zien Saiz epaile instruktoreak. Elkarrekin gehiagotan bildu ziren jakin nahi zuen.

Apirilak 13. Dignidad y Justicia elkartea herri akusazio gisa onartzea berretsi zuen auzitegiak.

Apirilak 19. EAEko Auzitegi Nagusiko Roberto Saiz epaile instruktorearen aurrean deklaratu zuten Lopezek, Aresek, Otegik, Etxeberriak eta Dañobeitiak, inputatu gisa.

Ekainak 30. Auzia aztertzeko prozedura laburtua erabiliko zuela jakinarazi zuen Roberto Saizek. Aldeei hamar eguneko epea jarri zien helegiteak jartzeko. Hiru defentsek dei helegiteak jarri zituzten epearen barruan.

Urriak 24. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota zituen helegiteak. Orain Saiz epaile instruktoreari dagokio ahozko epaiketa egin edo ez erabakitzea.

Urriak 30. Roberto Saiz epaile instruktoreak Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariari, Lopez eta Ares PSE-EEren zuzendaritzakideei, eta Otegi, Etxeberria, Petrikorena, Barrena eta Dañobeitia ezker abertzalearen mintzaideei ahozketa epaiketa egitea erabaki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.