Auzipetuek "pairatu duten zazpi urteko kondena" gaitzetsi du AEK-k

2010eko apirilaren 12a
20:14
Entzun
Auzipetuei eta Egunkaria-ko proiektuarekin zerikusia zuten guztiei zorion agurra bidali die AEK-k ohar baten bidez, eta auzipetuek "pairatu duten zazpi urteko kondena" gaitzetsi du. "Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu auzipetuak eta absolbitu egin du, beraz, Euskaldunon Egunkaria. Bihoakie AEKren zorion agurra, elkartasuna eta besarkadarik handiena lehenik eta behin bost auzipetuei, eta ondoren Egunkaria-n lanean aritu ziren guztiei, baita hurrengo egunetan Egunero kaleratu zuten guztiei ere. AEKren errekonozimendu osoa den-denei. Azkenean, epaiak absolbitu egin ditu auzipetuak eta Egunkaria bera. Zazpi urte geroago, Egunkaria-ren itxieraren eta epaiketaren beraren zentzugabekeria agerian geratu da. Hori bai, burubako eraso horren eraginez, Egunkaria desagerrarazi egin zuten; hortaz, auzipetuek dagoeneko pairatu duten zazpi urteko kondena ere gaitzetsi egin nahi dugu", dio AEK-k gaur arratsaldean atera duen oharrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.