Auzipetuen adierazpena

2009ko abenduaren 14a
12:22
Entzun
Egunkaria auzia. Madrilera bidean, Auzitegi Nazionaleko epaiketara

Auzipetuen adiereazpena

Egunon guztioi, eskerrik asko gaurko dei honi ere erantzuteagatik, beste behin. Bi gauza nagusiesatera gatoz, beste ezer baino lehen: Bat, bihar hasiko den eta noiz bukatuko den ez dakigun epaiketaren emaitza baikor bakarra ABSOLUZIOA izan behar da. ABSOLUZIOA gutariko bakoitzarentzat eta denontzat,ABSOLUZIOA Egunkariarentzat. Ez dugu beste emaririk ontzat emango.

Eta bi, datorren larunbatean, abenduaren 19an, Bilboko kaleak manifestazio erraldoian betetzera dei egiten diogu euskal jendarteari. Duela ia zazpi urte bezala, 2003ko otsailaren 22an bezala, orduko oritzapenaren izenean ozen dei egiten diogu euskal gizarteari, orduan bezala erantzun dezan. Orduko erasoak bere horretan jarraitzen duelako, bihar hasiko den epaiketa, ordukoaren hari luzea delako.

Aldez aurretik eskertzen diogu euskal jendarteari, orain arte eman digun babes guztia. Hori gabe ez ginatekeen, ez gu eta ez gure familiak, burua altxata joango, goazen bezala, epaileen eta akusatzaileen aurrera.

Madrilera goaz, bai, ez 2003ko otsailaren 20an eraman gintuzten bezala, baina bai orduan bezala behartuta, gogoz kontra, inoiz izan behar ez zuen Egunkaria auziak inoiz izan behar ez zuen epaiketan aurpegia ematera behartzen gaituztelako, ia zazpi urte luzetan akusatuen aulkian, saminean bezala irainean mantendu gaituzten ondoren ... Eta hala ere batek jakin oraindik zerk espero digun oztopoz beterikoa izan den ibilbidea honetan.

Euskararen eta euskalgintzaren historia luzean tarte handia dauka Liburu Beltzak. Tarte horretan sekula ahaztuko ez den auziaren epaiketara goaz. Historia egin dute, historia beltzaren orrialderik nabarmenenak egiten ari dira, egoera honetara eraman gaituztenak.

Auzitegi Nazionalaren historia guztian, eta asko esatea bestalde, fiskalak ez du inoiz sobreseimendurik eskatu, gurea bezalako akusazio-oinarria izan duten auzietan. Ikerketa babestu zuen, fiskalak, baina ikerketaren emaitzak ezagutu ondoren behin-behineko sobreseimendua eskatu zuen lehenago, eta sobreseimendu librea azkenik, iragan uztailean.

Emaitza bakoirrk iragartzen al du egoera aparta honek? Auziaren garapenean zehar fiskalaren jarrerak epaileen aldetik atzerapausorik ez eragin izanak ezer aurreratzen digu emaitzari buruz?Horra hor gure kezka nagusiak. Horra hor gure intzertidunbrearen gako nagusiak.

Baina burua goian daramagula goaz, gu geu eta gure familia eta lagunak, esan bezala. Burua goian euskararen alde, euskal kazetalgintzaren alde, euskal kulturaren alde, Euskal Herriaren alde, egindakoaz harro gaudelako, horregatik duela zazpi urte atxilotu eta bihartik aurrera epaitu nahi bagaituzte ere.

Burua goian, euskal jendarte zabalaren babes sendoa eta irmoa, gure aldetik jada ordainezina bihurtu zaiguna, daukagulako.

Bihar hasiko den epaiketari begira, euskal gizarteko, sindikalgintzako, alderdietako, instituzioetako, ordezkariak joango dira Madrilen gurekin batera presente egotera. Eta horiekin batera, joanezina adierazita gertutasuna adierazi digute (ikus ondoko zerrenda).

Guztiei, mila esker, bihotz-bihotzez, gure izenean eta geure familien izenean.

Hori, bihar hasiko den epaiketari begira. Ez ahaztu ordea, bukatzeko, abenduaren 19rako deia: Manifestazio erraldoia Bilbon, arratsaldeko 17:00etan, Aita Donostia plazan hasita. 2003ko otsailaren 22ko Donostiako manifestazioa gogoan, ozen aldarrikatzera: EGUNKARIA LIBRE!

Andoainen, 2009ko abenduaren 13an

Babesa azaldu dutenak:

Iñaki Goirizelaia, Juan Ignacio Pérez, Goyo Monreal, José María Muñoa, Juan Ramón Guevara, Daniel Innerarity, Josu Zabala, José María Aizaga, Xabier Retegi, Jose Manuel Castells, Andrés Urrutia, Ramón Zallo, Baleren Bakaikoa, Pedro Miguel Etxenike, Ramón Labaien,Juan José Alvarez, Carlos Garaikoetxea, Xabier Arzalluz, Rafa Díez, Jesús Uzkudun, Fermín Muguruza, Laura Mintegi, Bernardo Atxaga, Baltasar Errazti, Anjeles Iztueta, Lontxo Oiartzabal, Txaro Arteaga, Jesús Mari Zamora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.