Auzipetuen gehiengoak ez duela ETArekin zerikusirik uste du Atutxak, baina batzuekin baiezkoan dago

2005eko abenduaren 2a
17:35
Entzun
"Ez dira dauden guztiak, eta diren guztiak ez daude", adierazi du Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidenteak '18/98 auziko' auzipetuen inguruan; hau da, zehaztu duenez, auzipetuetako gehienek ez duela ETArekin zerikusirik uste du, baina, halaber, zenbaitzuk ETArekin lotura dutelakoan dago. Era berean, auziak "kutsu politiko handia" duela erantsi du.

ETB2an egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Atutxak.

Oro har, '18/98 auziko' epaiketa tarteko Espainiako Justizia "irudi penagarria" ematen ari dela iritzi dio: "Justiziari begirune handia badiot ere, irudi penagarria ematen ari dira, euskarara itzultzeko zailtasun handiekin eta izugarrikeria den denbora luzapenarekin", esan du Sabino Arana Fundazioko presindeteak. Auziari "kutsu politikoa" sumatzen diola onartu du, baina, era berean, auzipetuetako zenbaitek ETArekin zeriikusia dutela uste duela agertu du. "Konbentzituta nago gehiengo handiak ez duela inolako zerikusirik, baina, baita ere, daudenetako batzu badirela [ETAkoak]", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.