Auzitegi Nazionalak debekatu egin du Patxi Gomez preso ohiaren aldeko omenaldia

2009ko abenduaren 30a
18:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin du biharko Ortuellan (Bizkaia) Patxi Gomez preso ohiaren alde iragarria dagoen omenaldia, baita aurreko manifestazioa ere, "terrorismoaren" aldeko ekitaldiak izango direlakoan. Dignidad y Justiciak eskatu zion neurri horiek hartzeko.

Gomez 1989an sartu zuten preso, ETArekin lotura zuela egotzita. 48 urteko kartzela zigorra jarri zioten. Aurten atera da espetxetik, baina joan den azaroan Auzitegi Gorenak ebatzi zuen kartzelan beste hamar urtean egon beharko duela, zigorra osorik betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.