Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Juan Maria Atutxa, Kontxi Bilbao eta Gorka Knörren epaiaren aurka biharko antolatu duten manifestazioaren harira Espainiako Gobernuak egin dituen kritikak arbuiatu ditu. Azkarateren arabera, PSOEren Gobernuak ez du Eusko Legebiltzarra babesten eta soilik “Espainia bakar, handi eta aske batean sinesten du”.Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek.
Jaurlaritzaren bozeramaileak Eusko autogobernuan sinesten eta babesten al duen galdetu dio PSOEri, eta hala bada, Gernikako Estatutua indarrean dagoela kontutan hartzen al duten.
Bestetik, Espainiako Botere Judizialeko “gutxiengo progresistari” Juan Jose Ibarretxe lehendakariari bidali dioten eskutitza eskertu nahi izan dio, Juan Pablo Gonzalez kide kontserbadoreak eginiko adierazpenak arbuiatzen baitituzte. Azkareteren ustez, “ez da bidezkoa” epaile eta magistratu guztiak zaku berdinean sartzea, “epaileen gehiengoa ez baitator bat” Atutxa auziko sententziarekin.
Azkarate: “PSOEk Espainia bakar, handi eta aske batean soilik sinesten du”
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu