Honakoa da Manu Azkaratek idatzi eta Ixiar Arratibel neska-lagunak irakurri duen oharra:
"Idatzi honen bitartez euskal gizarteari jakinarazi nahi diot berriki, apirilaren 21ean, Entzutegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epaileak hartutako erresoluzioaren aurrean nire jarrera hurrengoa dela:
1-Alcalako espetxeko zuzendaritzari eta bertako Juntari jakinarazi diodan bezala, ez dudala onartuko epaileak hartutako erabakia; hau da, 3. gradua, eman izana, horretarako zenbait kontrolezko neurri ezartzen zaizkidalarik, tartean une oro, non eta nola nagoen kontrolatuko duen pultsera edo dispositibo telematiko bat eman beharra.
2- Erabaki hori ez onartzearen arrazoiak hurrengoak dira:
a) Duintasun ororen kontrako neurria dela kontsideratzen dut, erabat neurri indignoa, preso edo askatasun baldintzatuan dagoen pertsonaren humiliazioa besterik ez duena bultzatzen eta honelako neurrien bitartez gizartean zabaltzen ari den kontrol sozial zein kontrol poliziala hedatzea duelarik helburu, gainera kontutan hartuaz neurri horiek nigan, nire senide zein inguruarengan suposa ditzaketen egoerak. Azken batetan, gaixotasun sendaezin eta larri bat dudalarik, bestelako txantai bat ezartzen zait, legez dagokidan askatasunezko neurria gauzatzeko.
b) Niri dagokidan egoera askatasunezkoa dela berresten dut eta hori dela nire nahia, baina ez edozein preziotan, ez nire duintasunaren gainetik, ez eta edozein kontrol neurriren pean, batez ere, txantai bezala erabiltzen diren kontrol neurripean.
c) Erabaki edo neurri hori ez onartzeko bestelako arrazoia nire kolektiboarekiko atxekimendua ere bada, horrelako neurriak kolektiboaren aldarrikapenen ezaugarritzearen kontrako baitira,eta kolektiboaren aurkako bestelako txantai neurri bezala kontsideratzen dut.
Azkenik aipatu jasotako erabakiaren inguruan berriro ere komunikabideen bitartez enteratu izanak, niri pertsonalki neurria jakinarazi baino lehen, nire susmoak berresten dituela, nire kasuaren eta nire gartzeleratzeak dituen arrazoi politiko eta kolektiboaren aurkako zigor arrazoien inguruan."
Azkarateren oharra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu