Azken bi urteetan 250.000 afganistandarrek utzi dituzte euren etxeak

2011ko ekainaren 29a
09:15
Entzun

Refugees International gobernuz kanpoko erakundearen arabera, azken bi urteetan 250.000 afganistandarrek utzi dituzte euren etxeak Afganistango Gerraren eraginez. Horren arabera, bertako segurtasun indarrak prestatzeko NATOk egin dituen programak eragin kaltegarria izan du Gobernuaren aldeko miliziei armak eman dizkietelako. Etxea utzi duten gehienek Afganistango miliziek eta nazioarteko aliantzak talibanen aurka egin dituzten operazioen beldur egin dute ihes, Al Jazeerak jaso duenez. Afganistango Gobernuak eta NATOk errefuxiatuei ez dietela behar bezalako laguntza ematen ere salatu du GKEak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.