Azken heriotza salatu dute sindikatuek, Portugaleten

2006ko abuztuaren 9a
18:15
Entzun
Lan istripu gehiagorik ez lelopean elkarretaratzea egin dute gaur ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek Portugaleteko Udalaren aurrean (Bizkaia) . Joan den larunbatean Trapagaranen (Bizkaia) hil zen langilearen heriotza salatu dute eta zzpikontratazioa heriotzaren arrazoi nagusitzat jo dute.Era berean, prebentzio plan berriak exijitu dituzte.

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek Nervacero enpresako langilearen heriotza saihestu zitekeela uste dute. Joan den larunbatean Nervacero enpresako langile bat hil zen makina handi bat garbitzen ari zenean. 46 urteko langileak Nervacero lantegiak azpikontratatutako Servicios Siderurgicos Integrales, S.L. enpresarentzat egiten zuen lan.

“Berriz ere errepikatzen da azpikontratazioaren eta prekarietatearen koktela” adierazi du Rogelio Cao ELAko buruak. Gainera metalaren hitzarmenak ere eragiten du koktel horretan Caoren ustez. Hain zuzen hiru urte daramatza metalaren hitzarmenak indarrean jarri gabe. Besteak beste, azpikontratazioaren aurka borroka egiteko. Bestalde, ELA sindikatuko kideak baieztatu duenez “enpresek prebentzio planak dituzte, hala ere, ez dituzte abian jartzen. Administrazioak azpikontratazioaren praktikak kontrolatu behar ditu”.

Bestalde, Ibon Zubiela LABeko ordezkariak esan du prebentzio plan berriak ezartzea eta segurtasuna bermatzea enpresen eginbeharra dela: “bereziki azpikontratazio egoeretan”. Gainera“euskal administrazioak lege berriak egin behar ditu eta langileen segurtasuna bermatu behar du” Zubielaren iritziz.

UGTk eta CCOOk ere salatu dituzte azken lan istripuak. CCOOrentzat enpresetatik aplikatzen den prebentzioa “ahula” da, “porrot egin du”. Azken egunotan gertatutakoa enpresen jokabideak eragindakoa izan dela gaineratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.