Atxiloketak Paben

Aznarren ustez azken atxiloketek ETAren porrota bermatzen dute

2003ko abenduaren 9a
16:29
Entzun
Espainiako presidente Jose Maria Aznarrek bere poztasuna adierazi du Frantzianuztez ETAko buruzagitzarenatxiloketaren aurrean. Aznarren ustez ETAren buruzagitzaren aurkako polizia operazio honek "terrorismoaren behin betiko porrotaren bidea bermatzen" du.

Jose Maria Aznarrekfrantziar agintariak, eta espainiar eta frantziar poliziak eskertu eta zoriondu zituen egindako atxiloketengatik. Ildo honetan ere, atxiloketa hauek zilegitu duten espainiar eta frantziar polizien arteko harremana goraipatu du Aznarrek.

Atxiloketa hauek eta azken asteotan egin direnak, "ETAren behin betiko porrotaren bidea bermatzen" duela gainaratu du Aznarrek, eta helburuhau epe motzean lortzea espero du. "Ziur nago, goiz ala berandu, eta espero dut goiz izatea, ETAren porrota atzeraezina izatea" esan du Aznarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.