Erreakzioak

Bake itxaropena zapuzteko eskubiderik ez duela erantzun dio Jaurlaritzak ETAri

2006ko abuztuaren 18a
12:35
Entzun
Gizarteari dagozkion erabakiak bereganatzea leporatu dio Eusko Jaurlaritzak ETAri: erabakitzeko ahalmena ebastea. Lehendakaritzak plazaratu duen agiri batean jasotzen denez Jaurlaritzak uste du gizartea izan dela bake aukera sortu duena. "Gizarteak ekarri gaitu bake atarira eta gizartearen nahiak lortuko du bakea eta normalizazioa; euskal gizarteak erabakiko du", azpimarratu du. Ildo horretatik, bake itxaropena zapuztea leporatu dio ETAri, eta hartarako eskubiderik ez duela ohartarazi dio: "Ez du eskubiderik herri eta gizarte honen nahia eta xedea zapuzteko. ETA ez da inor herri eta gizarte honi bakean eta askatasunean erabakitzea ukatzeko".

Bake eta normalizaziorako bidea jorratzea alderdiei eta gizarteareno ordezkariei dagokiela erantsi du Jaurlaritzak, eta haien eskutik prozesua aurrera doala esan die herritarrei: "Era honetara, lasaitasunerako mezua eta zuhurtziak jotzeko deia egin nahi dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.