Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak berretsi du "demokrazian parte hartzeko" hautua behar egin beharra dagoela: "Edo bonbak, edo botoak". Hala, Batasuna alderdi politikoari ohartarazi dio 2011ko udal eta foru hauteskundeetan egon nahi badu, ETA "konbentzitu" egin beharko duela armak uzteko edo, "hori ez badu lortzen, harekin hautsi beharko du". "Nahi dena defenditu dauteke, baina baldintza bakarra horretarako hitza erabiltzea da, ez pistolak".
Barne ministroak Radio Euskadin gaur esan duenez, "ETA barruko eztabaidan" hiru ildo daude: borroka armatuarekin segitu nahi duena, hori amaitu nahi duena -"ez dutelako irabaziko"- eta "estrategia politikoa lehenesten duena, baina pistolak desagertu gabe".
Espainiako gobernuek ETArekin "hiru aldiz" negoziatu dutela adierazi du Rubalcabak, "baina ETAn azkenean pistolek agintzen dute". Gobernua horretan berriro ez dela saiatuko esan du.
EAJrekin "harreman onak" dituztela azpimarratu du, "bereziki terrorismoaren kontrako borrokan".
Barne ministroak Batasunari ohartarazi dio "bonbak edo botoak" hautua egiteko hauteskundeetan egon nahi badu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu