Bartzelonako zale bat hil da Herrialde Katalanetan, ibaira erorita

2009ko maiatzaren 14a
09:53
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Kopako titulua ospatzen ari zen Bartzelonako jarraitzaile bat hil da bart Gironan (Herrialde Katalanak), Onyar ibaira erori ostean. 30 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Girona hiriko Katalunia plazan izan da ezbeharra, 2:30ak aldera. Bost metroko altueratik jausi da. Ehunka jarraitzaile ari ziren Bartzelonaren titulua ospatzen.

Gaztea bizirik atera dute ibaitik, erietxera eraman dute, baina handik gutxira zendu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.