Israelek aske utzi ditu gaur Annette Groth eta Inge Hoger Alemaniako diputatu eta Die Linke (Ezkerra) alderdiko kideak, eta Alemaniara itzultzerakoan esan dute "basakeria" izan dela atzo itsasontzietan gertatutakoa. Grothek esan duenez, "gerran" zeudela zirudien, eta bahituta sentitu zirela. Bi diputatuekin itzuli da Alemaniara Norman Paech diputatu ohia, eta haren kontakizunaren arabera, israeldarrak itsasontzietara sartu zirenean, hainbat ekintzailek makilak erabili zituzten defendatzeko, baina burdin makil edo bestelako armarik ez dutela ikusi baieztatu zuen. Hildakoen kopuruari buruz, berriz, uste dute bederatzi baino gehiago direla, baina ezin izan dute ezer ziurtatu.
Alemaniako Atzerri ministro Guido Westerwelle "lasaiago" dago itzuli direlako. Hala ere, adierazi du ez dakiela ezer atxilotuta dauden gainerako herrikideen egoeraz.
"Basakeria" izan dela salatu dute bi diputatu alemaniarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu