Baserria salgai, laboraria kanpo

2008ko urtarrilaren 30a
09:45
Entzun
Fred Baionako da. Yasmine, Lyongoa (Frantzia). Duela bi urte, laborari gisa lanean hasi ziren Ainharben (Zuberoa), Kako baserrian. Ordu arte baserri hura lantzen zuen Godement familiak haiek hautatu zituen etxaldearen segida hartzeko. Baina etxaldearen jabe Errekart andreak -Parisen bizi da- salgai ezarri zuen etxaldea duela zenbait hilabete. Etxalde hartan lanean ari zen Fred Larrañaga zen erosteko prest agertu zen bakarra. Laborari lurrak laborarientzat hartzeaz arduratzen den Safer erakundeak izena emateko epea luzatu zien etxaldeaz jabetu nahi zutenei. Epez kanpo, beste bikote batek eman zuen izena, eta garestiago ordaintzeko prest agertu zen. Bikote hark lacaune arrazako ardiak hazten ditu. Fred Larrañagak, aldiz, lekuko ardi arrazarekin sor-markako esnea biltzen du. GFA elkarteak dirua biltzen du lurrik gabeko laborariak etxalde batean instalatzen laguntzeko. Iaz dirua bildu zuen Kako baserriaren segida hartu nahi zuen bikotearen alde. Safer erakundeak beste bikotearen aldeko iritzia eman zuen Donapaleun, urtarrilaren 17an. Orduan piztu ziren istiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.