Batasunari "joko politiko normalizatuan parte hartzeko" bidea erraztu behar zaiola uste du EAJk

2006ko urtarrilaren 11
16:43
Entzun 00:00:0000:00:00
Batasunak hilaren 21ean BECen batzarra egitearen alde agertu da gaur Iñigo Urkullu EAJren EBB Euzkadi Buru Batzarreko bozeramailea; areago, talde politik horri"joko politiko normalizatuan parte hartzeko" bidea erraztu behar zaiola iritzi dio. PP izan ezik, beste alderdi guztiak Batasunari bide hori egiten uzteko "ahalegina" egiten ari direla erantsi du.

Nolanahi ere, ekitaldi horri buruzko azken erabakia erakunde judizialei dagokiela esan du Urkulluk, "ez Espainiako Gobernuari eta ez euskal erakundeei".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.