Beasaingo heriotza salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar sindikatuek

2006ko abuztuaren 31
16:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Herenegun Beasainen(Gipuzkoa) hil zen langilearen heriotza salatzeko, sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte bihako. Alde batetik, ELAk, LABek, ESK-k eta EILASek elkarrekin egingo dute, eta bestetik, CCOOk bere kabuz.

ELAk, LABek, ESKek eta SEILAS-ek Beasaingo Udalaren aurrean egingo dute protesta bihar eguerdian. Sindikatu horiek salatu dutenez “bason, arbolak botatzen, beti gertatzen dira istripuak, eta ez dituzte segurtasun neurririk hartzen ezbeharrak ekiditeko”. Era berean, istripuak behin eta berriz gertatzen direla utzi nahi dute agerian, eta aurtengo abuztua alde horretatik bereziki gogorra gertatu dela.

Bestalde, CCOOk ere ordu eta leku berean egingo du elkarretaratzea, baina bere kasara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.