BECeko kontakizuna, BERRIA.INFOko orain arteko jarraituena

2009ko abenduaren 15a
07:49
Entzun
BERRIA.INFOk igandean Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalari buruz egindakoa izan da orain arte web honetako zuzeneko testu kontakizun jarraituena. Hain justu, 1.728 lagunek segitu zuten BERRIAko atariaren emanaldia (atzo beste 1.439 sartu dira). 275 mezu argitaratu zituen.

Barakaldon izan zen bertso finala, BECen, goizez eta arratsaldez, eta bietan aritu zen BERRIA.INFO zuzenean kontatzen.

BERRIAren webeko orain arteko marka Patxi Lopezen lehendakari izendapenaren eguneko emanaldikoa zen: 1.702 lagunek jarraitu zuten. Aurtengo beste datu batzuk: Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finala-462, Iruñeko sanferminetako txupinazoa-753, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak-1.502.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.