Belgika, Frantzia eta Luxenburgoko gobernuek hitzartu dutenez, 6.376 milioi euro emango dizkiote Dexia banketxeari, "erakundeak berriro konfiantza izan dezan". Gau osoan hitz egiten egon ostean, goizean lortu dute akordio hori gobernu haietako ordezkariek eta banketxeko akziodunen negoziatzaileek. Krisia dela-eta, "finantza sistema salbatzeko" dela esan dute.
Belgikak eta Frantziak hiruna mila milioi ipiniko dituzte, eta Luxenburgek 376.