Beneteko epopeia bat

Kristina Berasain Tristan.
2020ko martxoaren 8a
08:46
Entzun

Saharar guztiek dute liburu bat idazteko, eta sahararren imajinarioan pasarte gisa idatzita dagoen epopeietako bat bizi izan zuen Abdulah Arabik: Tangertik Ceutara modu klandestinoan ihes egin zuten 21 sahararren taldearena. «1985eko irailean sartu ginen Ceutan, modu klandestinoan, eta han asilo politikoa eskatu genuen. Tangerko Espainiako Institutuan ari ginen ikasten, baina unibertsitatera joateko aukerarik ez genuen, hortaz, ihes egitea erabaki genuen». Auziak Espainia eta Marokoren arteko gatazka diplomatikoa eragin zuen, garai hartako prentsan zalaparta handia sortuz. Espainiak ez zien asiloa aitortu, baina ez zituen Marokora deportatu: «Algecirasera eraman gintuzten, eta handik Barajasera, gero hegazkinez Aljeriara, Tindufeko errefuxiatuen guneetara». Arabi Kubara joan zen ondoren nazioarteko harreman politikako ikasketak egitera.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.