Bihar Azpeitian (Gipuzkoa) egitekoak ziren Ikasberri Kirol Elkartearen XII. Krosa bertan behera gelditu da. "Eguraldiagatik, kanpo librean egitekoak diren kirol jardunaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta horregatik krosa ere ez da egingo", esan dute Ikasberri kirol elkartekoek.
Krosa noiz egingo duten ez dute zehaztu; "egutegia begiratu beharko dugu eta erabakitzen dugunean data berria jakinaraziko dugu", adierazi dute antolatzaileek.