Beste sei pertsona hil dira Yemengo protestatan

2011ko otsailaren 26a
17:21
Entzun
Yemenen ere protestak ez dute etenik, eta gaur jakinarazi dutenez, beste sei pertsona hil dira. Manifestazioak Sana hiriburuan eta hainbat hiritan izan dira, batik bat, Taiz eta Amranen, guztiak Ali Abdala Saleh presidentearen aurka. Amranen hainbat tributako milaka kide manifestatu dira Salehren aurka. Horietako asko Kalashnikov fusilarekin armaturik zeuden. Ez zen, hala ere, istilurik izan. Hil diren sei pertsonak Adenen hil dira. Horiekin batera 28 pertsona izan dira zaurituak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.