26 urteko bi gizonezko atxilotu ditu bart Ertzaintzak Bilbon, biak beren bikotekideei eraso egitea egotzita. Bietako batek lurrean ileetatik tiraka ibili du emaztea; besteak, eskailera buruan behera bota du.
auerdia pasatxo zela atxilotu dute lehenengo gizonezkoa: San Frantzisko kalean gaueko zaintza itzulia egiten ari ziren ertzainek gizonezko batek andrazko bat lurrean ileetatik tiraka zerabilela ikusi dute; ondoren, altxarazi eta horma baten kontra emakumea jotzen hasi da. Haiengana hurbildu eta erasoa eten dutenean, gizonezkoa senarra zuela azaldu die andrazkoak, eta salaketarik jarri ez arren aurretik ere behin baino gehiagotan jaso dituela jipoiak. 26 urteko L.A.S.V. atxilotu egin duten ertzainek.
Goizeko bostak laurden gutxi aldera, berriz, emakumezko baten deia jaso dute, bikotekideak eraso diola esanez. Hara joan direnean bitekokideake eta berak eztabaida izan dutela agertu die andreak, eta berari joka eta gauzak apurtzen hasi dela gizonezkoa. Berak etxetik alde egiteko eskatu diola erantsi du, eta eskailara burura iritsi denean, eskaileretan behera bota duela. Hala ere, etxera sartzea eta Ertzaintzari deitzea lortu du andrazkoak. Hain justu, ertzainak iritsi denean ate joka aurkitu dute A.M.S. 26 urteko gizonezkoa, eta atxilotu egin dute.
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Bi mutil gazte atxilotu dituzte Bilbon bikotekideei eraso dietelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu