Irak

Bi soldadu estatubatuar hil dituzte Bagdad hegoaldean; eraso suizida Mosulen

2004ko urriaren 11
13:05
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi soldatu estatubatuar hil eta bost zauritu dituzte gaur goizean Bagdad hegoaldean. Koheteekin egin dute erasoa, baina AEBetako Armadako buruek ez dute beste xehetasunik azaldu.

Mosulen, berriz, bonba-auto bat leherrarazi du ekintzaile suizida batek AEBetako Armadako konboi bat igarotzen ari zenean. Hamahiru ibilgailuk osatzen zuten konboi hori, eta lekukoen arabera, hainbat hildako utzi ditu atentatuak. Nolanahi ere, buruzagi militar estatubatuarrek ez dute oraindik jakinarazi hildakoen artean beren soldadurik dagoenetz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.