Bihar arratsaldean manifestazioa izango da Bilbon

2009ko abenduaren 18a
12:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko auzipetuei babesa adierazteko eta epaiketa salatzeko bihar manifestazioa izango da Bilbon (17:00, Aita Donostia plaza), Egunkaria libre! lelopean.

Gehiengo sindikalak, EAJk eta EAk ere bihar Bilbora joateko deia egin dute.

“Duela ia zazpi urte bezala, 2003ko otsailaren 22an bezala, orduko oroitzapenaren izenean ozen dei egiten diogu euskal gizarteari, orduan bezala erantzun dezan. Orduko erasoak bere horretan jarraitzen duelako”, adierazi zuten bost auzipetuek Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean egindako agerraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.