Martin Ugalde Kultur Parkearen aurkako erasoa

Bihar egingo zaie ongi-etorria atxilotuei

2003ko urriaren 21a
16:31
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bihar arratsaldean egingo zaie ongi-etorria Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioan atxilotuak izan diren bederatzi lagunei. Hain zuzen ere, bihar arratsaldeko 18:00etatik aurrera 'Ateak zabalik' ekimena eramango da aurrera kultur parkean, Martin Ugalde Kultur Parkeko enpresa eta erakundeek antolatuta, eta ekitaldi horren baitan, ongi-etorria egingo zaie atxilotuei, arratsaldeko 18:00ak aldera.

Joxean Lizarribar 'Berria'-ko administrazio kontseiluko buruak azaldu du omenaldia bihar arratsaldean izango dela. Gaur gauean, senide, lagun eta lankideek nolabaiteko ongi-etorri txiki bat egingo direla jakinarazi du, baina jendaurrekoa, bihar arratsaldean, Andoainen (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean izango dela.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA