Bilbo-Donibane Lohizune batelen estropada, gaurtik

2008ko uztailaren 29a
12:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilbo eta Donibane Lohizuneren (Lapurdi) arteko Trophee Teink batelen estropada hasi dute gaur, eta bost etapatan egingo dute ibilbidea. Hamabost traineru ari dira bertan, eta Iñaki Azkuna eta Peyuco Duhart Bilboko eta Donibane Lohizuneko alkateek eman diote probari hasiera.

Bilbo-Bermeo, Bermeo-Lekeitio, Lekeitio-Orio, Orio-Donostia eta Donostia-Donibane Lohizune izango dira etapak.

Ur Ikara elkarteak jarri zuen martxan estropada, 1993an, "Pirinioetako bi aldeetako euskal herritarrak batzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.