Bilboko gizon bat hil da Lantaronen, motor istripuan

2006ko abuztuaren 25a
16:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo gauean motorrarekin bidetik atera, eta hil egin zen Bilboko bizilagun bat, Lantaronen (Araba). JR.P.Z. 58 urteko gizonezkoak A-2122 errepidean izan zuen istripua, herri paretik igarotzen ari zela.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, atzo gaueko hamaikak eta bost aldera gertatu zen ezbeharra: argitzeke dauden arrazoiak tarteko bidetik atera zen Honda Goldwin motorrarekin. Oso larri zauritu zen, eta hil egin zen. Auto gidari batek ikusi zuen istripua, eta hark eman zien larrialdi zerbitzuei abisua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.