Bilboko Udalak Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei jaietan txosnak paratzeko baimena kentzeko ebazpena onartu du. Zegozkien txosnak "presoen argazki askorekin nabarmen bete" zituztela dio Udalak eta horrekin Jaietarako Ordenantza ez zutela bete. Ertzaintzak egindako txostena erabili du hori arrazoitzeko. Hala jakinarazi dio gaur goizean Alkatetzako zuzendari Andoni Aldekoak Bilboko Konpartsak elkarteari.
Iragan Aste Nagusian Ertzaintza txosna eremuan sartu eta euskal presoen argazkiak kentzen aritu zen. Ondoren egindako txostenean, Ertzaintzak bortz txosnen aipamena egin zuen. Udalak haietako biri kendu die baimena: Kaskagorriri eta Txori Barroteri.
Bi konpartsen txosnei zegozkien eremuak hutsik uztea erabaki du Udalak. Konpartsek hamar egun dituzte erabakiari helegitea aurkezteko.
Bilboko Udalak Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei txosnak paratzeko baimena kendu die, presoen argazkiak erakusteagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu