Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak onartu egin du Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimeduak Palestinako hauteskundeetan erdietsi duen garaipena. Hala ere, Tony Blairren ustez Hamasek hautu garrantzitsua egin behar du orain: "Hamasek jaso duen agindua onartzen dut, baina ulertu behar dute orain indarkeria eta demokraziaren artean aukeratzeko une dela". Blairren hitzetan, "Palestinako gatazkari irtenbidea emateko modu bakarra bide baketsua eta demokratikoa da".
Blairrek adierazpen horiek egin aurretik, haren bozeramaile ofizialak azaldu duenez."Erresuma Batuak terrorismoari uko egiten badio soilik hitz egingo du Hamasekin.
Palestinako Hauteskundeak