Bagdadeko Al Douraauzoan bonba auto bat leherrarazi dute gaur, eta gutxienez bost lagun hil eta sei zauritu dituzte. Lekukoek jakinarazi dutenez, poliziaren patruila bat pasatzen ari zenean leherrarazi dute autoa.
Antza denez, hildakoak poliziak eta handik pasatzen ari ziren zibilak dira. Gainera, etxe batean eta inguruan zeuden ibilgailu batzuetan kalte handiak izan direla jakinarazi dute lekukoek.
AEBetako soldaduek berriz ere Falujako oldarraldiari ekin eta laster egin dute atentatua.