Bortzirietako alkateek eta hautetsiek ez dute lortu Portu bisitatzea

2008ko urtarrilaren 9a
13:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Bortzirietako (Nafarroa) bost alkateek eta hautetsiek protesta elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Donostiako Ospitalearen aurrean, Igor Portu lesakarra han dagoela-eta ustezko torturengatik, eta ondoren hura bisitatzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Izan ere, Guardia Zibilak inkomunikatuta dauka Portu, ETAko kidea delakoan; igandean atzeman zuten, Arrasaten (Gipuzkoa).

Inkomunikazioak tortura ahalbidetzen duela salatu dute Bortzirietako alkateek eta hautetsiek.

Lesakako Udalak elkarretaratzea egingo du gaur, 20:00etan hasita, herrian.

LABek gaur ere egin du protesta Donostiako erietxearen aurrean. Portu han ingresatuta dagoen bitartean egingo du elkarretaratzea.

ELAk bihar egingo du, Bilbon, 12:00etan, Moyua Plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.