Bost euskal preso aske utziko dituzte

2010eko ekainaren 15a
17:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Igor Garcia, Sergio Bravo eta Asier Ortiz gasteiztarrak aske utziko dituzte, 25.000 eurona ordaindu ostean. Iazko apirilaren 18an atxilotu zituzten Espainiako eta Frantziako poliziek elkarrekin egindako operazio batean. Operazio berean atxilotu zuten Gorka Iriarte joan den astean utzi zuten libre.

Olaitz Lema ondarrutarra ere askatuko dute, 2.000 euroko bermepean. Joan den otsailaren 2an atxilotu zuten Ondarroan. Lemaren askatasunaren berri jakiterakoan zabaldu da Jabi Zubizarreta ere bermepean askatuko dutela, eta azkenean baieztatu dute. Joan den urtarrilaren 26an atxilotu zuen Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, ETAko "kide legala" izatea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.