Bost gizon atxilo, indarkeria matxistari lotutako delituak egotzita

2016ko ekainaren 18a
19:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken egunetan lau lagun atxilotu ditu Foruzaingoak, bikotekideak jotzea egotzita, eta bosgarrena atzeman du sexu eraso bat egiten saiatu delakoan.

34 urteko gizonezkoa da atxilotuetako bat. Tuteran atzeman zuten, emakumeak irainak eta tratu txar fisiko nahiz psikologikoak jasan izana salatu ostean. Altsasuko 30 urteko gizonezko bat da bese atxilotuetako bat; urruntze agindua urratzea eta tratu txarrak ematea leporatuta hartu dute atxilo.

Lodosan izan da hirugarren atxiloketa. 48 urteko gizonezko bati bere amaren aurka indarkeria erabiltzea egotzi diote. Azkenik, Iturmendiko 24 urteko gizonezko bat atzeman dute; indarkeria matxista kasu batera joan ziren poliziak, eta horien aurkako atentatua eta desobedientzia leporatuta atzeman dute.

Horiez gain, 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Tuteran hilaren 10ean, neska adingabe bati sexu eraso bat egiten saiatu zelakoan. Biktima hilaren 7an etxerako bidean zihoala, jabetu zen gizon bat zuela atzetik. Etxeko atarira sartzean, gizona gainera joan zitzaion, eta ukituak egiten saiatu. Neskak atea ixtea lortu zuen, eta ihes egin zuen erasotzaileak.

Poliziari emandako datuen bidez, ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuen Foruzaingoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.