Jose Bove, Catherine Greze eta François Alfonsi Berde/ALE taldeko eurodiputatuek bat egin dute inkulpatuak direnekin, eta Euskaldunon Egunkaria-ri sostengua adierazi diote: "Eraso hau adierazpen askatasuna eta prentsaren aurka doa, baita euskal populu eta kulturaren kontra ere". Agiria bidali dute gaur goizean.
"Euskal gatazkaren konponbidea eta egoera baketsua adierazpen askatasunaren bidez lortuko da, eta ez komunikabideak eta militanteak gaizkile gisa tratatuz", esan du Bovek. Grezek gaineratu du ezin onartua dela euskarazko egunkari bakarra hestea: "Afrontu bat da euskal populuaren aurka. Aski da nahasketak egitea euskal hizkuntzaren eta terrorismoaren artean, utzi euskal herritarrei bere adierazpen askatasuna". Alfonsik dio Egunkaria ixteak nazioarteko ituna urratzen duela: "Pertsonen eta jendarte osoaren askatasuna hunkitzen du. Espainiako Estatuak adierazpen askatasuna ez errespetatuz, oinarrizko askatasuna du urratzen. Euskal populuak, Europako beste edozein populu bezala -estaturik gabeko herriak barne-, bere jatorrizko hizkuntzan bere komunikazio tresna propioak behar ditu".
Bove, Greze eta Alfonsi eurodiputatuek sostengua eman dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu