Bozen ondorengo egoeraz ezker abertzaleak eginiko hausnarketa eskainiko du Otegik astelehenean

2009ko martxoaren 14a
19:20
Entzun 00:00:00 00:00:00
Eusko Legebiltzarrerako bozen ondorengo egoeraz ezker abertzaleak egindako hausnarketa eskainiko du Batasunako eledun ohi Arnaldo Otegik astelehenean, Donostiako Costa Vasca hoteleean.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako panorama politikoaz gain -bozetako emaitzak eta D3M eta Askatasunaren legez kanporatzeak barne- Euskal Herrian oro har dagoen egoera politikoa izango du hizpide Otegik.

Etorkizunera begirako planteamendu eta aurreikuspenak ere jorratuko ditu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA