Palestinako hauteskundeak

Bush: "AEBek ez dute babestuko gure aliatu Israel suntsitzea helburu duen alderdirik"

2006ko urtarrilaren 26a
19:06
Entzun 00:00:0000:00:00
AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente George W. Bushek ziurtatu du Hamasekin dituzten harremak orain arte bezala jarraituko dutela Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduak Israel suntsitzeko helburuari uko egiten ez dion arte.

"AEBek ez dute babestuko gure aliatu Israel suntsitzea helburu duen alderdirik", adierazi du Bushek. AEBetako presidentea kezkatuta agertu da Hamasen garaipenarekin. Bushen ustez, "beso armatua duen" alderdi batekin negoziatzea ezinezkoa izango da. Azaldu duenez, hauteskundeek sarritan gustukoak ez diren emaitzak sortzen dituzten arren "bakea ez da sekula hilik egongo".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.