AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente George W. Bushek gaur baieztatu duenez hainbat hegazkin lehertarazteko asmoak eta egin dituzten atxiloketek argi uzten dute "oraindik ez gaudela guztiz seguru". Bere ustez, "akatsa da pentsatzea ez dagoela AEBak ez daudela mehatxupean". Bushek argi utzi du nor den AEBen etsai nagusia: "Herrialde hau islamiar faxisten aurkako gerran dago".
AEBetako presidenteak nabarmendu du Washingtonen eta Londresen arteko elkarlana "bikaina" izan dela. Ildo beretik hitz egin du Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak eta adierazi du bi herrialdeen arteko elkarlanak erakusten duela, biek ala biek, "erabakitasunez" egiten diotela aurre mehatxu terroristari.
Bush: "Islamiar faxisten aurkako gerran gaude"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu