Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Kongresuak eta Senatuak 2008rako Iraketik soldaduak erretiratzeko eskatu arren -irailerako eta martxorako, hurrenez hurren-, George Bush presidenteak esan du tropek Irak uzteko egutegia "artifiziala" dela. "Kongresuak kanpaina militarra kontrolatu nahi du, detailerik txikienera arte, eta hori akatsa da".
Errumanian ere erretiroaren eskaera
Calin Popescu Tariceanu Errumaniako lehen ministroak Iraken dauden errumaniar soldaduak erretiratzea eskatuko du Defentsaren Kontseilu Gorenean. Gaur egun 600 soldadu daude Iraken, eta Popescu Tariceanuk urte bukaerarako nahi ditu etxean. "Hala ere, erretiroa aliatuekin negoziatuko genuke", esan du.
Errumanian Legebiltzarrak kargutik hilabeterako kendua du Traian Basescu presidentea, Konstituzioa ez betetzeagatik.
Bushen ustez, "artifiziala" da tropak Iraketik erretiratzeko egutegia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu