Fabian Cancellarak (Leopard-Trek) irabazi du Suitzako Tourreko lehen etapa: 7,3 kilometroko erlojupekoa. Erlojupeko bat korritzen den aldiro da faboritoa, eta pronostikoak berretsi ditu suitzarrak. Bederatzi segundo atera dizkio Tejay Van Gardereni (HTC-Highroad), eta hamazazpi Peter Sagani (Liquigas).
Andy Schlecek oso erlojupeko txarra egin du, eta Cancellaratik 1.18ra sailkatu da.