Carod Roviraren argazkiak erre dituzte Bartzelonan, eskuin muturreko ekitaldi batean

2007ko urriaren 12a
15:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiar eskuin muturreko 300 bat kidek ekitaldia egin dute gaur Bartzelonan, Montjuicen, Hispanitatearen Eguna dela-eta, eta Josep Lluis Carod Rovira ERCren presidentearen argazkiak erre dituzte. Katalunia Aurrera Plataformak deitu du ekitaldia.

Argazkiez gain, Herrialde Katalanetako bandera independentista bat erretzen saiatu dira. Honek ez du su hartu, eta puskatu egin dute.

Liskarretan hogei bat lagunek hartu dute parte (20-35 urte artekoak), Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.