CCOO sindikatuak Beasainen (Gipuzkoa) Jose Migel Iturriotz kalean duen egoitzari eraso egin diote bart zenbait ezezagunek. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak lekukoak aipatuz zabaldu duenez, burua estalitako zenbait lagunek molotov koktelak, harriak eta pinturaz betetako arrautzak jaurti dituzte gaur 1:50ean.
Herrizaingo Sailak berri eman duenez, molotov koktelak egoitzaren kanpoaldean lehertu dira eta, hasieran su hartu badute ere, berehala itzali dira. Harriek zenbait kristal puskatu dituztela diote iturri horiek, eta arrautzek egoitzaren fatxada zikindu dutela.
Gipuzkoako PSE-EEk gogor gaitzetsi du erasoa, eta elkartasuna adierazi dio sindikatuari.
CCOOren Beasaingo egoitzari eraso egin diote bart
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu